Azken partida dute etxean, Kopako finala buruan dutela

Aiurri 2025ko mai. 15a, 08:54

Atotxa River taldea 1-2 garaitu zuen Urnietako taldeak, Kopako azkenaurreko jardunaldian. Eta, asteburu honetan, denboraldiko azken partida jokatuko dute Urnietan. Seniorren Gorengo Mailako taldeak igande honetan du partida, 10:00tan hasita, MariÒo Real Union B taldearen aurka. 

Ilusioz gainezka daude jokalariak kopako finalaren atarian. Maiatzaren 24ko asteburuan izango da Ilintxa edo Usurbil taldearen aurka. Izan ere, bigarren multzoan azken jardunaldira bitarte ez da taldeko txapelduna nor den argituko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!