Adinaren eta instrumentuaren araberako eskaintza zabala izango du musika-eskolak:
- Musika tailerra: 4, 5 eta 6 urteko haurrentzako saioak. Musika eta mugimenduaren bidez kantua, entzumen-heziketa, erritmoa eta musika-grafia lantzen dira. 45 minutuko 2 saio astean.
- Musika hizkuntza: edozein partitura irakurri eta interpretatu ahal izateko beharrezko baliabidea. Astean ordubeteko bi saio.
- Espezialitateak: pianoa, trikitixa, biolina, klarinetea, saxofoia, tronpeta eta perkusioa. Astean ordu erdiko saio bat.
- Instrumentu taldeak: instrumentua urte batez ikasi ondoren, ikasleek taldekako eskoletan parte hartzeko aukera izango dute.
Funtzionamendua eta zerbitzuak
- Ebaluazioa: ikasleak bi txosten jasoko ditu, bata otsailean eta bestea ekainean.
- Kontzertuak: abenduan eta ekainean eskainiko diren bi kontzertuez gain musika jarduera desberdinak egingo dira.
- Instrumentuen mailegua: ikasleek instrumentuaren mailegua eskatzeko aukera dute.
Behin izen-ematea itxita, ekainean jakinaraziko da ikaslea onartua izan den ala ez. Interesdunak matrikula egin ondoren, 50 euroko lehenengo kobrantza egingo da uztailean. Gainerako kuota bederatzi hilerokotan banatuko da, irailetik maiatzera. Kobrantzak matrikula eskaeran adierazitako kontuan kargatuko dira.
Erabiltzaile profil jakin batzuek prezioan murrizketa eskatzeko aukera izango dute: 21 urtez azpikoek, langabetuek, gazte edo ikasle txartela dutenek, 65 urtetik gorakoek eta pentsiodunek. Horrez gain, Urnietako Udalak jakinarazi du hobariak eskainiko direla herrian erroldaturik dauden pertsonentzat, ondorengo kasuetan: bi familia kide edo gehiago matrikulaturik daudenean, familia ugarientzat eta guraso bakarreko familientzat.