MATX tokiko kirolarien sare soziala

Urnieta KE taldeko seniorrak, aste honetako Matxeko protagonistak

Aiurri 2025ko mai. 20a, 13:02

Aste honetako kluben arteko Matx desafioan Urnieta KEko neskak dira protagonistak. Gaur zabaldu zuten bideoan galdetegi azkarrari erantzun behar diote Nora Agirre Lizasok eta Aloña De Torres Bilbaok.

Jarraian, bideoan, ikus daiteke galdeketa azkarra. Aurrerapena: oso trebeak dira!

Post by @matxerredakzioa@matx.eus
View on Mastodon

Zer da Matx?

"Gazteei zuzenduriko kirol edukiak ikusiko dituzue gurean: ausartak eta dibertigarriak. Informatu, entretenitu eta parte-hartzea sustatu nahi dugu", horixe da aurkezpen-txratela. TOKIKOMeko hedabideek sustaturiko kanala da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!