Gazte Festak 2025

Lehertzear da ospakizuna Urnietan

Aiurri 2025ko mai. 21a, 13:34

Uda-sasoiaren atarian zer ospatua izaten da herrian: maiatzaren 29tik ekainaren lehenera bitartean izango dira aurtengo Gazte Festak. Adin guztiei begirako egitaraua osatu dute Urnietako Udalak eta herriko eragileek. 

Osteguna, maiatzak 29

19:00 Pintxo-lehiaketa, Poxta Zaharrek antolatuta: Iparralde, Kandela, Frontoi eta Kantoi tabernekin. 

Ostirala, maiatzak 30

16:30 11-16 urte bitartekoentzako zezen mekanikoa Plazido Muxika plazan, Gaztelekuarekin elkarlanean.
18:00 Herriko buruhandi eta erraldoien kalejira Plazido Muxika plazatik San Joan plazara, Bosko Anitz txarangak animatuta.
19:00 Kantazaun kantujira Etxeberri Plazatik. Manttalek antolatuta. 
19:30 Jaiei hasiera emateko txupinazoa udaletxeko balkoitik, Gaztelekuko hezitzaile eta gaztetxoen eskutik. Ondoren, Egape dantza taldeko dantzarien emanaldia.
20:00 San Joan Plazatik hasita Burrunba elektrotxaranga herrian zehar.
20:30 Zezen mekanikoa eta musika, Etxeberri Plazan, Etxeberri Plazako Auzokideek antolatuta. Edari, musika eta janari postua egongo da. Euria bada, bertan behera geratuko da.
21:00 Afari tematikoa Jakutegin, Poxta Zaharrek antolatuta.
23:00 Kontzertuak: Zilibito Records, Kete, Mirail, DJ-ak.

Larunbata, maiatzak 31

09:30 Diana, Txanbolin txistulari bandarekin.
10:30 “XIX. Urnieta dantzan" jaialdia: Egape Dantza Taldeak antolatuta, Txanbolin txistulari bandarekin eta Lourdes Iriondo Musika Eskolako trikitilariekin.
12:30 Matxon hasita triki poteoa herrian zehar, Poxta Zaharrek antolatuta. 
14:00 Herri bazkaria San Joan plazan, Poxta Zaharrek antolatuta. Euria bada, Plazido Muxikan.
18:00 “Bonba bat naiz” kale antzerkia, Bea Larrañagaren eskutik Plazido Muxika plazan. Euria bada, Saroben. 
18:00-20:00 Lau Katu txaranga, Poxta Zaharrek antolatuta.
19:30-21:00 eta 23:00-01:00 Erromeria LISKER taldearekin, San Joan plazan. Euria bada, Egape Ikastolan.
01:30 Herenegun taldea San Joan plazan, Poxta Zaharrek antolatuta. Euria bada, Egape Ikastolan.
03:30 DJak San Joan plazan, Poxta Zaharrek antolatuta. Euria bada, Egape Ikastolan.

Igandea, ekainak 1

10:00 Diana, Txanbolin txistulari bandarekin.
11:00 Zirku tailerra Egape Ikastolan. 2 eta 5 urte bitarteko haurrek heldu baten laguntza beharko dute. 
11:00 Antzara Joko Erraldoia Egape Ikastolan, Habitantes de Innsmouthek antolatuta. 
12:00 Pilotako finalak kontzejupean, UKEren pelota sailak antolatuta.
12:45 Txanbolinek eskainitako musika eta dantza emanaldia San Joan Plazan, Egape dantza taldeko dantzarien saioarekin batera. Euria bada, Saroben.
18:00 Herriko erraldoi eta buruhandien kalejira San Joan plazatik Plazido Muxika plazara, dultzaineroekin.
18.00 “Erremontari herriz herri” Erremonte jaialdia, frontoian.
19:00 DJ Kaktusekin DISKOFESTA San Joan plazan. Euria bada, Egapen.

 

 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!