Ohorezko Mailako talde izan nahi dute

Aiurri 2025ko mai. 22a, 08:14

Jubenil mailan, joan-etorriko play-offa abiatuko da asteburu honetan. Joanekoa Urnietan izango da, 17:30ean, larunbat honetan, Ilintxaren aurka. Eta itzulikoa, Legazpin, datorren asteburuan. 

Gorengo mailako 1. multzoan denboraldi txukuna egin ondoren, 4. postua eskuratu du Urnietak. Lorpenen artean, honatx esanguratsuena: bere multzoan gol gehien sartu duen taldea da. 107 gol sartu dituzte, denera, 30 partidatan. Hori horrela, aurrez aurre, 2. multzoko laugarren sailkatu den Ilintxa taldea, igoera eskuratzeko bidean. 

Ea play-offean golak sartzeko duten erraztasuna lagungarria zaien igoera-fasean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!