Denboraldi ikaragarria egin dute: aurreko asteburuan txapeldunen faseko finala irabazi zuten Lazkaon, Elgoibarren aurka, 8-0 garaituta. Aurretik, finalaurrekoetan, Vasconia 0-5 menderatu zuten. Euskadiko talde onena izateko lehian murgilduko dira datozen bi asteburuetan. Bi partidak Gasteizko Lakua auzoan jokatuko dituzte eta dagoeneko aurkariak eta ordutegiak zehaztuta daude:
- Urnieta KE-Bizkaia: Larunbata, 24. 12:00.
- Urnieta KE-Araba: Larunbata, 31. 12:00.