Zabalik da partaidetzazko aurrekontuetan proposamenak egiteko epea

Aiurri 2025ko mai. 23a, 09:21

Hilaren 25era arte izango dute herritarrek aukera aurrekontu parte-hartzaileei begira proposamenak egiteko. Aurreko urteetan bezala, orotara, 150.000 euro bideratuko ditu Urnietako Udalak ekimenera. 

Partiadetzazko prozesu berria martxan da Urnietan. Dagoeneko ezaguna da ekimena eta hura garatzeko prozedura. Oinarrian, udal aurrekontuko 150.000 euro zertara bideratu erabaki behar da. Hasteko eta behin proposamenak egiteko aukera izango dute urnietarrek. Herritarrek, aurreko edizioetan bezala, parte hartzeko hainbat bide dituzte: Urnieta.eus bidez klik eginez, Urnieta APP aplikazioa erabiliz edota herrian barrena aurki daitezkeen buzoi eta kutxatan idatzizko inprimakiak txertatuz. Jakina denez, hamasei urtetik gorako urnietarrek proposamenak egin ditzakete, datorren maiatzaren 25era arte. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!