Junior mailakoak indartsu datoz

Aiurri 2025ko mai. 24a, 09:12

Bart abiatu da Urnietako kaleetatik Gipuzkoako Nesken Itzulia. Iaz bezala, herrigunean egokitutako ibilbide itxian egin zuten erlojupekoa. 1,8 kilometroko ibilbidean junior mailako lau txirrindulari nagusitu ziren, 23 urte azpikoen eta elite mailakoen denborak nabarmen hobetuz.

ZU-K taldeko Maier Olanok eta Andoaingo Txirrindulari Eskolako Irati Arangurenek denbora ia-ia berdina egin zuten, 1,8 KM-ko ibilbidean: 2:53:55 eta 2:53:60, hurrenez hurren. Bost milesima besterik ez! 1,87 segundura sailkatu zen Laida Herrero eta, atzetik, bi segundura Andoaingo Txirrindulari Eskolako Izaro Etxarri.

Intza Del Teso 12. postuan sailkatu zen eta horri esker Andoaingo Txirrindulari Eskola taldekako sailkapeneko onena izan zen.

Lau horiek izan ziren, esan bezala, proban gailendu ziren juniorrak. 

Kadeteetan Lluna Jimenez gailendu zen (2:59:58), eta Elite eta 23 urte azpikoetan Claudia Sanchez Masa (2:56.44).

Gaur, Ordizian; bihar, Elgoibarren

Gipuzkoako Itzuliak jarraipena izango du asteburu honetan. Gaurkoan, Ordizian. Eta, bihar Elgoibarren.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!