Kopako azpitxapeldunak

Aiurri 2025ko mai. 25a, 08:55

Urnieta KE-ko senior mailako taldeak 2-1 galdu zuen Ilintxaren aurkako finala. Bigarren urtez jarraian, kopako azpitxapeldun dira. Saria lortu ez badute ere, denboraldi ona egin dute igoera faseko ateetan geratuz eta kopako finala jokatuz.

Zaletu asko hurbildu zen Urnietatik Zestoara taldea animatzera. Ilusioz gainezka zeuden guztiak, jokalariak zein zaletuak, baina aurkariak ere asko zuen jokoan eta azkenean Ilintxakoek eraman zuten kopa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!