Joko erritmo handiko lehen zatia izan zen, eta atsedenaldira 18-21 iritsi ziren. Urnietarrek ia hasieratik hartu zuten agintea, denboraldiko partidarik osoenetako bat eginez. Bigarren zatian bi taldeak partida kontrolatzen saiatu ziren, eta urnietarrek ez zioten garaipenari ihes egiten utzi, kanporaketa gaindituz eta finalera sartuz. Kopa irabazteko lehia datorren astean izango da, Elgoibarren aurka.
Urnieta Ñam Jatetxeak
Haur mailako jokalariek ez dute finala jokatuko 26-18 galdu baitute Pulporen aurka. Urnietarrek, une oro borrokatu ondoren, ezin izan zuten zumaitarren erasoa geldiarazi. Galdu arren, UKEkoen denboraldia bikain amaitu dute.