Ehiza-txakurren eta lehiaketa-txakurren trebatzaile profesionala da Jose Condado, eta ibilbide nabarmena du, bai kirol-arloan, bai txakurren prestakuntzan. Txapelak ere jantzi izan ditu, Europako zein Munduko txapelketatan.
Hitzordu interesgarria izango dute asteburu honetan herrian txakurra duten herritarrek: maskota trebatzeko eta lehiaketetarako prestatzeko aukera izango dute, Jose Condado adituak emango duen ikastaroan. Hitzaldia 9:00etatik 11:00etara izango da eta bertan askotariko gaien gainean hitz egiteko aukera izango dute bertaratzen direnek, Xoxokako eskola zaharrean: txakurrak nola atera, nola trebatu, lehiatzeko nola prestatu...11:00etatik 13:00etara, berriz, saio praktikoa izango da.