Gazte Festak 2025

Gazte Festak, ostegunetik igandera

Aiurri 2025ko mai. 29a, 07:51

Poxta Zaharrek antolaturiko pintxo-lehiaketarekin abiatuko dira, eta igande arratsaldean amaitu.

MAIATZAK 29, OSTEGUNA

19:00 Pintxo-lehiaketa, Poxta Zaharrek antolatuta: Iparralde, Kandela, Frontoi eta Kantoi tabernetan.

MAIATZAK 30, OSTIRALA

16:30 11-16 urte bitartekoentzako zezen mekanikoa Plazido Muxika plazan, Gaztelekuarekin elkarlanean.

18:00 Herriko buruhandi eta erraldoien kalejira Plazido Muxika plazatik San Joan plazara, Bosko Anitz txarangak animatuta.

19:00 Kantazaun kantujira Etxeberri plazatik. Manttalek antolatuta.

19:30 Jaiei hasiera emateko txupinazoa udaletxeko balkoitik, Gaztelekuko hezitzaile eta gaztetxoen eskutik.
Ondoren, Egape dantza taldeko dantzarien emanaldia.

20:00 San Joan plazatik hasita, Burrunba elektrotxaranga herrian zehar.

20:30 Zezen mekanikoa eta musika, Etxeberri Plazan, auzokideek antolatuta. Edari, musika eta janari postua egongo da. Euria bada, bertan behera geratuko da.

21:00 Afari tematikoa Jakutegin, Poxta Zaharrek antolatuta.

23:00 Kontzertuak: Zilibito Records, Kete, Mirail, DJ-ak.

MAIATZAK 31, LARUNBATA

09:30 Diana, Txanbolin txistulari bandarekin.

10:30 XIX. Urnieta Dantzan jaialdia: Dantzari txikien emanaldia plazan.

11:00 Dantzarien topagunea Egape ikastolan.

11:30 Dantza saioak Idiazabal kalean.

12:30 Maria Sandonisi omenaldia eta Urnieta Dantzan ekimeneko saio nagusia Plazido Muxika plazan.

12:30 Idiazabal kaleko Matxo tabernatik abiatuta, triki poteoa herrian barrena.

14:00 Herri bazkaria San Joan plazan.

18:00 “Bonba bat naiz” kale antzerkia, Bea Larrañagaren eskutik Plazido Muxika plazan. Euria bada, Saroben.

18:00-20:00 Lau Katu txaranga, Poxta Zaharrek antolatuta.

19:30-21:00 eta 23:00-01:00 Erromeria Lisker taldearekin, San Juan plazan. Euria bada, Egapen.

01:30 Herenegun taldea San Juan plazan.

03:30 DJak San Juan plazan, Poxta Zaharrek antolatuta. Euria bada, Egape ikastolako jolastoki estalian.

EKAINAK 1, IGANDEA

10:00 Diana, Txanbolin txistulari bandarekin.

11:00 Zirku tailerra Egape Ikastolan. 2-5 urteko haurrek heldu baten laguntza beharko dute.

11:00 Antzara Joko Erraldoia Egape Ikastolan, Habitantes de Innsmouthek antolatuta.

12:00 Pilotako finalak kontzejupean.

12:45 Txanbolinek eskainitako emanaldia San Joan Plazan, Egapeko dantzarien saioarekin batera. Euria bada, Saroben.

18:00 Herriko erraldoi eta buruhandien kalejira San Joan plazatik Plazido Muxika plazara, dultzaineroekin.

18:00 “Erremontari herriz herri” Erremonte jaialdia, frontoian.

19:00 DJ Kaktusekin Diskofesta plazan. Euria bada, Egape ikastolako jolastoki estalian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!