Gazte Festak 2025

Afari tropikala, ostiral gauean

Aiurri 2025ko mai. 28a, 06:56

Askotariko gaiak landu ditu Poxta Zaharrek, urteotan, Gazte Festetako afarian. Iaz, esaterako, adineko itxura egiten zuten kuadrilla ugari aurkitu genituen. Aurtengoa, afari tropikala egokitu da.

Gaiari lotuta, bistakoa da kolore bizirekin eta arropa arinarekin osatu daitekeela mozorroa. Prest daude, hortaz, urnietarrak, iluntzea epel bezain tropikal ospatzeko.

2022an, hawaiar kutsukoa

Gazte giroko afaria antolatu zuen Poxta Zaharrek, Hawaiar kutsukoa. Koadrilla ezberdinak elkarrekin egon ziren Egape ikastolako jolastoki estalian, eta piña frutaren inguruan lehiaketa antolatu zuten. Aurkeztutako postre batzuk maila bikainekoak izan ziren.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!