Tabernen arteko pintxo-lehiaketak ireki du maiatzeko ospakizun-giroaren egitaraua. Lau tabernek hartu dute parte guztira: Iparralde, Kandela, Frontoi eta Kantoi. Bada, azken horrek eraman du bigarrenez pintxo onenaren saria.
Aurreko urtean bezala, aurten ere Kantoi tabernak irabazi du herriko tabernen arteko pintxo-lehiaketa, risottoarekin. Poxta Zaharrek antolatuta, dozenaka gazte bildu zen atzo iluntzean Matxo tabernan, suziria airera botatzearekin batera Gazte Festei hasiera emateko. Bada, jarraian, kalez kale, tabernaz taberna aritu ziren poteoan, pintxoak dastatu eta onena aukeratzeko.