Igandean jokatuko da Kontzejupeko finala

Aiurri 2025ko mai. 30a, 12:53

Amaierako txanpara iritsi da Urnieta Kirol Elkarteko pilota-sailak urtero antolatu ohi duen  Kontzejupeko txapelketa. Igande honetan izango da finala, eguerdiko 12:00etan, Gazte Festen egitarauaren barruan. Bertan, adinaren araberako hiru txapel izango dira jokoan. 

Aurre benjaminetan:
Inar Larrea vs Irai Mitxelena

Benjaminetan:
Xabat Larrea vs Beñat Mitxelena

Alebinetan:
Urko Perez vs Iker Belaunzaran

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!