Gaztelekuaren pregoia, 2025eko Gazte Festetan
Arratsalde on Urnietako guztioi. Gaztelekuko neska eta mutilak gara eta aldez aurretik hemen goian egoteko eman diguzuen aukera eskertu nahi dizuegu.
Oso pozik eta ilusioz beterik gaude gaur, Urte osoa daramagu zain.. Eta azkenean... hemen da!
Ikastetxeko lanak, eguneroko ardurak, eguraldi aldrebesa... Baina orain bai, gure festak hastera doaz eta horrekin batera jolasak, musika, lagunak eta herriko giroa ere bai!
Hala ere, gogoratu behar dizuegu festak ez direla soilik parranda egitea. Festak dira Elkarrekin egotea. Barre egitea. Gure herria maitatzea eta zaintzea Eta bai, baita elkar errespetatzea ere.
Gaur hemen gaude Gaztelekutik, ahotsa altxatzeko, eta zuel esateko: festa guztiontzat da, eta denok ongi pasa nahi dugu! Horregatik, eskatzen dizuegu: lagunartean ondo ibiltzeko, besteei ondo pasatzen laguntzeko, Eta herria garbi, alai eta bizirik mantentzeko!
Gainera. Urnietan Gazteok ere badugu tokia, gure ahotsa, eta gure indarra Eta hori mantentzeko ezinbestekoa da herri guztiaren parte-hartzea egotea Herri bateratu bat garelako! Eta horregatik, hemen gaude gaur: Gaztelekuko gazteok prest gaude! Gora Gazte Festak! Gora gure lagunak, gure familia eta gure herria!
Eta ozen esango dugu: GORA URNIETA! Eskerrik asko guztioi, eta... Ongi pasa festak! Errespetuz, pozez eta bihotz betez!