Gazte Festak 2025

Maria Sandonis kultur eragileari omenaldi hunkigarria egin diote

aiurri 2025ko mai. 31a, 16:09

Egape Dantza Elkarteko lehendakaria eta baita Urnieta Dantzan jaialdiaren sortzaile eta sustatzaileetako bat izan zen Maria Sandonis Lasheras goxoki omendu dute eguardian. Urnieta Dantzan jaialdiaren hasieran hartu dute gogoan, hitzez, bertsoz eta dantzaz. Argazkiak eta bideoa, ikusgai:

Aurkezleak Sandonisekiko hitz goxoak eta hunkigarriak hartu ditu ahotan. “Uztailean joan zen, eta hutsunea handia utzi zuen gure bihotzetan. Emakume indartsua, langilea eta alaia zen, oso alaia. Iazko Urniertan Dantzan edizioan gurekin izan zen, irribarrea galdu gabe. Maria, zauden tokian zaudela, goza itzazu zuretzat bihotzez prestatutako bertsoa eta dantza”.

Era horretan, Naroa Agirre Egapeko dantza ohi eta bertsolariak, berak sortutako bertsoa abestu du. Eta ondoren, Plus taldeak sortu duen koreografia berezia, "Eguzkilore" izenburukoa dantzatu dute plazan bildu diren diren dantzari guztiek. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!