Amaitu da aurrekontu parte-hartzaileen lehen fasea: orotara, 218 galdetegi bildu dira, maiatzaren 5etik hasi eta 25 bitartean. Hamasei urtetik gorako herritarrek izan dute aukera, iradokizunak egiteko, hainbat bide erabilita: informazio-karpak (86 proposamen), buzoiak edo kutxak (36 proposamen), webgunea (72 proposamen) eta mugikorreko aplikazioa (24 proposamen).