Aste honetan izango dira Lourdes Iriondo musika-eskolaren kontzertuak

Aiurri 2025ko eka. 2a, 19:00

Iritsi zaio ikasturte amaiera Lourdes Iriondo musika-eskolari. Hala, erakustaldia egingo dute ikasleek, aste honetan.

Sarobe arte eszenikoen gunean egingo dute hitzordua herriko musikariek. Doakoak dira gonbidapenak, baina, Urnietako Udalak jakinarazi duenez, gonbidapenak eskatu beharko dira, Saroben bertan edo webgunean.

Talde kontzertua

  • Eguna: ekainak 4.
  • Ordua: 18:30.
  • Lekua: Sarobe.

Piano entzunaldia

  • Eguna: ekainak 5.
  • Ordua: 18:30.
  • Lekua: Sarobe.

“Iruzta eta lagunak”

  • Eguna: ekainak 6.
  • Ordua: 18:30.
  • Lekua: Sarobe.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!