Defentsa egonkorrarekin ekin zioten neurketari gorritxoek, eta, kontraerasoan fin ibilita, markagailuan aurretik jartzea lortu zuten. Dena dela, pixkanaka, Elgoibarko jokalariek martxa hartu eta 9-12ko emaitzarekin iritsi ziren atsedenaldira. Bigarren zatian, antzeko dinamika mantendu zen: UKEkoak nekez asmatu zuten erasoan eta elgoibartarren mesederako. Azken minutuetan jokoa estutu arren, ez zen nahikoa izan urnietarrentzat, azken txanpan izandako okerrek markagailuan bi taldeeen arteko tartea berriro handitzea ekarri baitzuen.
Porrotak porrota, atzera begira jarrita, harro begitu dio taldeak denboraldiari, "urtez urteko aurrerapen eta konpromiso nabarmena ikusita".
Partida horrekin amaiera eman dio UKEk denboraldiari. Ekainaren 14an, denboraldi amaierako afaria ospatuko dute, eta horren ostean, hurrengo ikasturteari ekin aurretik, atseden hartzeko aukera izango dute.