Ikasturte amaierako emanaldia egingo du Egape Dantza Taldeak: "Hitzak Dantzan"

Aiurri 2025ko eka. 3a, 11:38

Artxiboko irudia.

Bertsoak eta dantzak bat egingo dute, Egape Dantza Taldeak ekainaren 15ean oholtzaratuko duen emanaldian: "Hitzak Dantzan". Saroben egingo dute hitzordua arratsaldeko 19:30ean. Lehenago, ordea, zer gozatua ere izango da, helduen taldeak emanaldia egingo baitu, 18:30ean.

"Hitzak Dantzan" emanaldirako, sarrerak beharko dira eta horiek eskuragai daude, gaurtik hasita, 2KN kafetegian, 3 euroko prezioan. Hitza eta mugimendua uztartuko dituzte oholtzara aterako diren 49 dantzariek, ikasturte osoan landutako hamasei koreografiaren bidez. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!