Ekintzez betetako uda-sasoia, Gaztelekuan

Aiurri 2025ko eka. 3a, 12:09

Udako oporrei begira, ekintza-sorta luzea antolatu Urnietako Gaztelekuak, 11-17 urte bitarteko nerabeentzat. Ekintza horietan parte hartu nahi dutenek ekainaren 13 arte eman beharko dute izena Gaztelekuan. Antolatzaileek iragarri dutenez, plaza-kopuruak betez gero, zozketa bidez egingo da aukeraketa.

Eskaintzaren gaineko bilera informatiboa izango da gurasoentzat Gaztelekuan, ekainaren 17an, 19:00etan. Bestalde, telefono-zenbaki bat utzi dute eskura antolatzaileek, zalantza guztiak argitzeko asmoz: 608928311.

  • Ekainak 23: Gazteleku irekiera (ping-pong txapelketa) 17:00-20:00.
  • Ekainak 24: Errenteriako mendia + jolasak 11:00-18:15.
  • Ekainak 25: Ur jolasak gaztelekuan 10:00-13:30.
  • Ekainak 26: Leizaran 15:00-20:15.
  • Ekainak 27: padel + Urnietako igerilekua 10:00-13:30.
  • Ekainak 30: Gazteleku irekiera (tortila patata lehiaketa) 17:00-20:00.
  • Uztailak 1: Atletismo Lasarten 10:15-18:00Uztailak 2: Ginkana urnietatik 10:00-13:45.
  • Uztailak 3: Hernaniko igerilekuetara egun pasa 11:00-19:15, 10 euro.
  • Uztailak 4: Eskubaloia + Urnietako igerilekura 10:00-13:30Uztailak 7: Gazteleku irekiera (koadroa margotu) 17:00-20:00.
  • Uztailak 8: Donostian tirolinak + hondartza 10:15-18:15.
  • Uztailak 9: Scape room gaztelekuan 10:00-13:30.
  • Uztailak 10: Donostiako irlara 11:00-19:15.
  • Uztailak 11: Tenis + Urnietako igerilekura 10:00-13:30.
  • Uztailak 14: Gazteleku irekiera (pump track) 17:00-20:00.
  • Uztailak 15: Arrauning 11:00-18:15.
  • Uztailak 16: Laser tag 10:15-14:00, 6 euroUztailak 17: Labenne aquaparkera (DBH soilik) 10:30-18:00, 20 euro.
  • Uztailak 18: Saskibaloia + Urnietako igerilekura 10:00-13:30.

Ekaineko egitaraua

Ekainean ere zer gozatua izango da Gaztelekuan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!