"Udan zure burua zaintzen ikasi" tailerra, herriko osasun-etxearen eskutik

Aiurri 2025ko eka. 3a, 18:33

"Udan zure burua zaintzen ikasi" tailerra emango du Urnietako osasun-etxeko osasun-taldeak, ekainaren 10ean, Urnietako kiroldegiko erabilera anitzeko aretoan. Arratsaldeko 17:00etan hasita, bi orduko iraupena izango du eta gaztelaniaz izango da.

Erredurak, bero-kolpeak, eguzki-babesa, zauriak, kolpeak, animalien ziztadak... Uda-sasoian nagusi diren osasun-arazoak tratatzeko gakoak emango dituzte hitzorduan. Horrez gain, etxeko botikiniean falta ezin diren osagaiez ere jardungo dira. 

Tailerraren gehienezko edukiera 30 pertsonakoa izango da eta parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute. Horretarako, hiru bide ipini ditu Urnietako osasun-etxeak: batetik, 943 00 66 80 telefono-zenbakira deituta, bestetik, osasun-etxeko harreran jakinarazita; eta, azkenik, bakoitzak esleitua duen osasun-langileari abisatuta. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!