Gazte Festak 2025

"Zauden tokian zaudela, hor doa eguzki-lorea"

Xabier Lasa 2025ko eka. 6a, 08:14

"Eguzkilore" piezak ireki zuen Urnieta Dantzan jaialdiko eguerdiko ekitaldi nagusia, aurreko larunbatean. Joan den urtean zendu zen Maria Sandonis Lasheras elkartekidearen omenez izan zen eta, dantzari ekin aurretik, bertsoa abestu zuen Naroa Agirre herrikideak.

Urtetan sustatu zenun

Egape Dantza Taldea

eta Urnietan Dantzani

ekin genion bidea

lan eta lan ibiltzen zinen

galdu gabe umorea

jangelan edo txosnetan

trajeei jartzen kolorea.

Alaia, eskuzabala

ta lagun paregabea

bixigu-afarietan

egin genuen sarea

Maria joan bazara ere

hemen da zure ondarea

zauden tokian zaudela

hor doa eguzki-lorea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!