Ate Irekiak, Urnietako Udal pilotalekuan

Aiurri 2025ko eka. 6a, 08:17

Amaitzear da UKE pilota sailaren denboraldia, baina, jada datorrenari begira daude: ate irekiak izango dira, ekainaren 11n, 16an eta 18an, arratsaldeko 17:30etik aurrera, Udal Pilotalekuan.

Kontzejupeko pilota-txapelketa

Urnieta Kirol Elkarteko pilota sailak, urtero, bere harrobiko jokalarientzat antolatzen du: jaien bezperako asteetan hasita, partidak izan dira Kontzejupean. Hala, Gazte Festen igandean jokatu zen finala, eguerdian, adinaren araberako hiru kategoritan banatuta.

Finalak

Aurrebenjaminetan: 
18-12 Inar Larrea–Irai Mitxelena.

Benjaminetan:
12-22 Xabat Larrea–BeÒat Mitxelena.

Alebinetan:
22-18 Iker Belaunzaran–Urko Perez.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!