Udaletxean aurkeztu dute ikasleek Agenda 2030 proiektuarekin egindako lana

Aiurri 2025ko eka. 6a, 11:31

Kultura aniztasuna izan dute aztergai ikasturte honetan Urnietako ikastetxeetako ikasleek, Agenda 20230 proiektuarekin. Hori horrela, atzo goizean, ikasleek Udaletxera egin zuten bisitaldia, Eskolen arteko Foroan bildu ondoren, egindako lana ordezkari politikoei aurkezteko asmoz: hobekuntzarako proposamenak biltzean gain, zenbait konpromiso ere hartu dituzte. 

Lehen Hezkuntzako ikasleei dagokionez, hausnarketaren bidetik eutsi diote kultur aniztasunaren aferari, horma-irudiak egitearekin batera. Horrez gain, bi datu-bilketa egin dituzte: batetik, ikesleen familien jatorria zein etxeetan hitz egite ndiren hizkuntzak ezagutzea izan dute xede; bestetik, herrian dagoen kultur aniztasunaren gaineko ezagutza eta horren gaineko jarrera aztertu dute.

Bigarren Hezkuntzakoek, aldiz,  hainbat "motibazio-ariketa" egin ondoren (bideoak ikusi, aurkezpenak egin...), zenbait inkesta egin zituzten, gaiarekin lotuta, ikastetxeen argazki orokorra ateratze aldera. Hala, bide beretik, Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna ospatu zuten, otsailaren 21ean. 

Lanketa biribiltzeko, herrian dauden hizkuntzak aztertu zituzten ikasleek. Bestalde, hari horri tiraka, formakuntza jasota, ostean, euskararen eragile bihurtu dira ikasleetariko batzuk: besteak beste, ikasturte amaierarako ekintza soziala prestatu zuten gainontzeko ikaskide guztientzat, euskal kultura eta herria hobeto ezagutarazteko asmoz.

 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!