Galarretara irteera, denboraldiari amaiera emateko

Aiurri 2025ko eka. 10a, 12:13

Denboraldiari amaiera emateko, entrenamendu ezin bereziagoa egin zuten, atzo, UKEko pilota-eskolako haurrek: Oriamendiren gonbidapenez, Hernaniko Galarretara egin zuten irteera, erremonteaz gozatzeko asmoz. 

Bertan bi partida ikusi zituzten, Sagardoaren Txapelketaren barruan: batetik, Imanol Ansa herrikideak, Azpirozekin batera, Urrizaren eta Larrañagaren aurka jokatutako ikuskizun-partida. Eta, bestetik, txapelketako finalaurrekoa: Kemen Aldabek eta Endika Barrenetxeak Josetxo Ezkurra eta Aritz Juanenea menderatu zituzten, bi jokotan (14-15 eta 7-15).

Behin norgehiagokak amaituta, xexto bana eman zitzaien umeei eta erremontean aritu ziren. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!