Asteburu honetan irekiko ditu ateak igerilekuak

Aiurri 2025ko eka. 12a, 10:39

Uda-sasoia, ate-joka, larunbat honetan irekiko ditu ateak igerilekuak, baita bertako tabernak ere. Hala, irailaren 14era arte, hiru hilabetez izango da zabalik zerbitzua, astelehenetik igandera, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 20:30ak arte.Igeri egin nahi dutenek goizeko lehen orduan izango dute aukera, 11:00 arte kale bat ahalbidetuko baita horretarako.

Aukera dago, jada, igerilekuko bonoak erosteko: bazkide ez diren erabiltzaileen kasuan, banakako bonoak 57 euro balioko du, eta familiarrak, aldiz, 115 euro. Horrez gain, 10eko bonoak erosteko aukera ere ematen du zerbitzuak: 21 urtetik beherakoek 39
euroan eros dezakete bono hori, eta 21 urtetik gorakoek, berriz, 63 euroan.

Egun bakarrerako txartelen kasuan ere, adinaren arabera ezarritako bi prezio izango dira:  4,40 eurokoa izango da 21 urtetik beherakoentzat sarrera; 21 urtetik gorakoentzat,  7 eurokoa.

Igeri egiten ikasteko aukera

Uztailean, igeriketa-ikastaroak izango dira, astekako zerbitzua eskainita: igeriketa aurreratuko klaseen ordutegia 11:00-11:35 izango da eta hastapen mailako klaseak 11:45- 12:20 bitartean emango dira. Kostuari dagokionez, asteko prezioa 59,87 eurokoa izango da Buruntzaldeako bazkideentzat eta 119,76 eurokoa bazkide ez direnentzat. Izen emateko epea ekainaren 2an irekiko da. Informazio gehiago nahi dutenek kiroldegiko harrerara dei dezakete: 943008328.

 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!