Gazte Festak 2025

Balorazio positiboa egin du Urnieta Udalak, Gazte Festen gainean

Aiurri 2025ko eka. 13a, 10:53

Gazet Festak pasa eta pare bat astera, jaien gaineko balorazioa egin du Urnietako Udalak. 

Urnietako Udalaren balorazioa

2025eko Gazte Festak maiatzak 30 – ekainak 1 bitartean ospatu dira eta herritarrek festarako erakutsi duten gogoari eta izan duten jarrera egokiari esker jaiak arrakastatsutzat jo daitezke.

Herriko elkarteen eta eragileen lanari eta inplikazioari esker jarduera anitzak programatu dira jai egitarauaren barruan, publiko zabalarentzako pentsatuak. Ekintza guztiak garatu ahal izan dira gorabehera berezirik gabe, nahiz eta euria dela eta jarduera
batzuk lekualdatu egin behar izan ziren edo apur bat desitxuratu ziren.

Giro polita sortu da gaueko kontzertuetan, non Mirail herriko taldearen, eta Eneko Rosco, KETE, urnietarraren emanaldiak nabarmendu behar diren. Horretaz gain, jende dezente ibili da bazkari eta afarietan, txarangetan, erraldoi eta buruhandietan, dantza jaialdian eta zirku tailerrean. Gainerako ekintzetan ere parte hartze handia izan dute dute herritarrek Urnietako kaleak giro onez betez.

Udalak balorazio positiboa egiten du eta eskerrak ematen dizkie herriko elkarte eta eragileei, datozen Jai Batzordeetan parte hartzen eta ekarpenak egiten jarraitzera animatuz. Herritarren presentzia eta partaidetza ezinbestekoa da etorkizuneko jaiak ildo
beretik gara daitezen eta ahalik eta anitzenak izan daitezen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!