Urtero bezala, suaren bueltan bilduko dira urnietarrak ekainaren 23an, San Juan egunaren bezperan. Plazido Muxika plazan egingo dute hitzordua datorren astelehenean: 21:45ean emango dio hasiera ekitaldiari Txanbolin txistulari bandak. Hori horrela, 22:00etan sorginen akelarrearen ondoren, sua piztuko dute eta, txarrak sutara bota bitartean, Txanbolin igoko da berriro ere oholtza gainera, kontzertua emateko.