Euskal Txakurrak Landan lehiaketaren jardunaldi bikoitza, Xoxokan

Aiurri 2025ko eka. 19a, 08:03

Xoxokan lur hartuko du, asteburuan, Euskal Txakurrak Landan txapelketak: ligako bi jardunaldi egingo dira herrian, ekainaren 21ean zein 22an, biak ala biak goizeko 08:00etan abiatuta. Hontza elkartearena da lehen eguneko antolaketaren ardura. Igandeko hitzordua, berriz, Txantxangorri elkarteak koordinatuko du: hiru kategoria desberdinetan lehiatuko dira parte-hartzaileak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!