Hemen da "Ongi Etorri Baserrira!" ekimena

Aiurri 2025ko eka. 20a, 09:31

Urtero bezala, beren etxeko ateak irekiko dizkiote jendeari Urnietako Adarrazpi zein Eula baserriek, "Ongi Etorri Baserrira!" ekimenarekin. Egitasmoaren 10. edizio honetan, uztailaren 4ean zein 5ean izango dira bisitaldiak Gipuzkoako, Bizkaiako eta Arabako ikuiluetan, baratzeetan eta landaguneetan, lehen sektorea herritarrengana gerturatzeko xedez. 

Aurten, Urnietan, bi ekoizlek hartuko dute parte proiektuan, uztailaren 4an:

  • Eula baserria (sagastiak eta sagardotegia).
  • Adarrazpi baserria (ardiak, gazta eta mamia): bazkari-dastaketa kontratatu daiteke bertakoekin aurrez hitz eginda.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!