Euskal Txakurrak Landan lehiaketa, Xoxokan

Aiurri 2025ko eka. 21a, 10:08

Euskal Txakurrak Landan lehiaketa ari da izaten asteburu honetan, Xoxokan. Goizeko 08:00etan hurreratu dira zaleak mendialdeko auzuneko belardietara, txapelketa gertutik jarraitzeko. Gaurko hitzordua Hontza elkarteak antolatu du: orotara, 28 txakur izango dira lehian, kategoria ezberdinetan banatuta. Biharko egunaren antolaketa, berriz, Txantxangorri elkarteak egingo du. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!