Geldialdi bat, nork bere kolorea aurki dezan

Aiurri 2025ko eka. 21a, 13:34

Hitzez eta margolanez eraiki dute etorkizun desiragarrietarako bidea Jon Garmendia "Txuria" idazle urnietarrak eta Rafa Etxarri margolariak, "Hitzak eta koloreak" erakusketan. Gaur goizean egin dute inaugurazioa, 11:00etan, Hernaniko Biteri kultur etxean.

Bertan, bi protagonistek hartu dute hitza, gerturatu diren senitartekoen, lagunen eta herritarren artean, obraren zertzelada nagusiak xehetzeko asmoz. Abiadura handiko jendarte-ereduaren aurrean, "geldialdi bat egiteko proposamena" luzatzen du erakusketak eta uztaila amaiera arte egongo da ikusgai.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!