Jeltzaleen oharra, Lasarte-Oriaranzko errepide berriaren harira

Aiurri 2025ko eka. 23a, 11:23

Ekainaren erdialdean ireki zen Lasarte-Oriaranzko errepide berria. Horren aurrean, prentsa-oharra argitaratu du herriko EAJ-PNV alderdiak: "Zabaleta auzoko zirkulazioa eraldatu eta inguruko bizilagunen bizi-kalitatea nabarmen hobetu duen mugarria da".

Jeltzaleen iritziz, herriaren hazkuntzarekin alderdi politikoak duen konpromisoaren erakusle da, jada, martxan den bide berria: errepideari lotuta eraikiko dira Babilonia planean aurreikusitako 340 etxebizitzak (horietako 255 babes ofizial izaerakoak). Hala, Zabaleta auzunean kamioien joan-etorriak eragindako haserreekin lotuta, "bizilagunen beharrak entzun eta azkar erantzun" behar direla uste du alderdi jeltzaleak: "Enpresariekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin egindako akordio garrantzitsuen bidez, bidearen eraikuntza bizkortzea lortu genuen, denbora errekorrean burutzea bermatuz".

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!