Hamar urte dira Akelarrea ospatzen zela Urnietan. Eta meritua Sorgiñen taldearena da. Gaurkoan ere, jendetzaren aurrean, ikuskizuna eskaini dute. Sua piztu aurretik, Txanbolinek emanaldia eskaini du eta, jarraian, Akelarreari bidea eman diote. San Juani eskainitako abestia egin eta gero, sugarrak tamaina handikoak ziren.