Aldi baterako itxi dute Gazte Informazio Puntua

Aiurri 2025ko eka. 25a, 08:52

Aldi baterako itxi du Urnietako Udalak Gazte Informazio Puntua, ohar bidez adierazi duenez, zerbitzua eskaintzeko pertsonala ziurtatzeko arazoak direla medio: "Zerbitzua lehenbailehen berrezarriko da". 

Gaiari loturiko zalantzak argitzeko telefono-zenbakia ipini du urnietarren zerbitzura (943008033), baita jostailguen mailegua kudeatzeko ere. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!