Uztailaren 20ra arte egongo da aukera izena emateko, kiroldegian bertan. Ikastaro bakoitzerako ezarritako prezioa % 20 murriztuko da Urnietan erroldatutako pertsonen kasuan baldin eta ondorengo baldintzaren bat betetzen badute: Familia ugaria edo guraso bakarrekoak, 21 urtetik beherakoak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, pentsiodunak, ikasleak eta Gazte txartela dutenak.
Honako hau da 2025-2026 ikasturterako prestaturiko eskaintza:
- Spinning
- Bodyzumba
- Total Trainning
- Tonifikazioa
- Hirugarren adina
- Aholkularitza gimnasioa
- Pilates
- Gimnasia Funtzionala
- Bodypump
- Combo Bodypump + Spinning
- GAP + Hipopresiboak
- Stretching
- Gazte Trainning (16 urtetik beherakoentzat)