Uda-sasoian zabalik izango da herriko Udal Pilotalekua: modu librean eta erreserbarik egin gabe erabili ahal izango da, irailaren 1era bitarte, goizeko 09:00etatik, iluntzeko 21:00etara. Dena dela, Urnietako Udalak iragarri duenez, ordutegi horretan, udalekuek, entrenamenduek eta erreserbek lehentasuna izango dute.