Xoxokako eskola, auzolanaren fruitua

Aiurri 2025ko uzt. 5a, 07:00

Mendeurreneko ekitaldia antolatu du Urnietako Udalak Xoxoka-Goiburu auzo elkartearekin batera. Igandean izango da, goizeko 11:00tan hasita: ibilbide historikoa aipatzearekin batera dantzaz, musikaz eta bertsoz osatuko emanaldia egingo dute

Xoxokako eraikin ezaguna auzo eskola izan zen, begirada ehun urte atzera botata. Gerora, aterpetxe bilakatu zen eta, egun, auzo elkartearen egoitza da. Mende bat atzera eginez, eskolaren irekierak Urnietako auzo handiena zen Goiburuko biztanleei lasaitasun ederra eman zien. Denborarekin, herrigunerako bideak hobetu ahala, eskola hustutzen hasi eta itxi zuten arte. Aiurri astekariko hemerotekara joz, honatx, Joxeba Lizeagak 2008ko ekainaren 27ko data duen artikuluaren muina.

Xoxokako eskolak alargundu berria zen Aragoiko irakaslea zuen. Bi alabekin Donostiara bizitzera joan zen. Astegunak Urnietan igarotzen zituen, joan-etorriak trenez eginez. Herritik Xoxokako eskolara bide pixka bat zegoen, eta laguntzaile zituen Maritxu Miner eta bere sendia. “Astoarekin gurdian igotzeko”, gogoratzen du Xoxokako eskolako ikasle ohiak. Bera eguerditan joaten zen ikastera, Donostian esnea banatu ostean. “Pare bat urte egin nituen han”, gogoratzen du. Hamaika urtetik hamahirura artean. Hain zuzen, garai hartan ohikoa baitzen eskolara gutxitan joatea: “Zortzi anai-arrebetatik zaharrena naiz eta amari laguntzen gelditu behar”, gaineratzen du. Etxeko lanekin batera, zuten tabernaren kargu ere egin behar izaten zuen. Eskola joateari gaur egungo garrantzirik ere ez zitzaion ematen garai hartan. “Bi egun etxean eta hirugarrengoan joateko gogorik ere ez zen izaten”, gaineratzen du urnietarrak. Etxean jasotako heziketak ordea bai, garrantzia bazuen. Eskolakoak baino askoz gehiago.

Xoxoka eta Ergoien aldeko ikasleak hartzen zituen eskolak. Baita Andoaingoren bat ere. Sei eta hamalau urte arteko neska-mutilak, denak gela berean biltzen ziren Xoxokako eskolan. “Emakumeak oso zanpatuta ginen. Beste ikuspegi bat zegoen”, adierazi du Minerrek. Jolas garaietan ere bereizketa nabaria omen zen; neskak alde batetik, mutilak bestetik. Atseden hartzeko tartea hartuta, berriz, ikasgelara. Mahai borobil batean esertzen zen irakaslea. Binakako garai hartako ikasmahaitan ikasleak. Bertan, lumarekin idazteko tinta izaten zuten, “litro bat aste osorako. Harekin moldatu behar”, gogo- ratzen du ikasle ohiak. Pizarra bat ere izaten zuten, baita blok bat eta kaligrafia ikasteko bi lerrodun koadernoa ere. Ikasketa gaiak berriz, aritmetika, geografia, matematika eta historia. “Guztia erdaraz, noski”, adierazi du. Eta animalien izenak, ibaiak edota aditzak zirela, ikasitakoa buruz, ulertu eta barneratu gabe. “Loro baten moduan, buruz esan behar”, adierazi du.

Aipatzekoa da bestalde, gurasoen elkarlana, negu gorrian, eskolan berogailurik ez eta sua egiteko egurra falta zenean. Gurasoen zereginetako bat zen. Baita behar zuenean, maisua laguntzea ere. Hain zuzen, lan egunetan Urnietan bizi zen, bakarrik, eta zerbait behar zuenerako auzokoak zituen, laguntzeko prest.

Doña Pepita Xoxokan (1962)

1. Aiestaran, Lurdes.

2. Usarralde Esnal, M. Karmen.

3. Ubillos Iturralde, BegoÒa.

4. Olaziregi Juangorena, M. Pilar.

5. Lasarte Garmendia, Arantza.

6. Campos Martin, Pepita.

7. Urkola Rekalde, Arantxa.

8. Lasarte Garmendia, M. Karmen.

9. Miner Irastortza, M. Kruz.

10. Izagirre Zabala, Maritxu.

11. Txapartegi Izeta, Dominika.

12. Elosegi Toledotxiki, M. Koro.

13. Loitegi, Lurdes.

14. Izeta Pagola, Rosarito.

15. Elosegi Toledotxiki, M. Josefa.

16. Lasarte Garmendia, M. Jesus.

 

19. Txapartegi Izeta, Rosa M.

20. Usarralde Esnal, Arantxa.

21. Usarralde Esnal, Margari.

22. Izagirre Zabala, M. Kontxi.

23. Lasarte Garmendia, Koro.

24. Jauregi Lizarribar, Kontxi.

25. Aiestaran, M. Jesus.

26. Jauregi Lizarribar, Ixiar.

 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!