Xoxokako eskola: mende bat bete bizipen

Aiurri 2025ko uzt. 6a, 13:06

Ehun urte bete ditu Xoxokako eskolak, uztailaren hasieran. Hala, ibilbideari gorazarre egin asmoz, ekitaldia antolatu du, gaur goizean, Urnietako Udalak Xoxoka-Goiburu auzo elkartearekin batera. 11:00etan egin dute hitzordua Goiburun, eta bertan izan dira, besteak beste, eskolatik igarotako ikasleak, baita Marisa Berrueta Campos ere, Pepita Campos eskolak eduki zuen azken irakaslearen alaba. 

Herriko musikarien laguntzaz, dantzariek Agurra egitearekin batera eman diote hasiera mendeurreneko ospakizunari. Hala, ondoren, hitza hartu du Mikel Artola Euskara zinegotziak, omenaldia testuignuruan ipini eta nondik norakoak azaltzeko asmoz. Jarraian, eskola gogoan hartzen duen plaka inauguratu dute eta, era berean, ehun urteei gorazarre egin die Joseba Ubillos auzoko elkarteko lehendakariak. Hala, Unai Gaztelumendiren bertsoek ipini diote neurria zein doinua eguerdiari. Bukatzeko zizka-mizkak egon dira, eskolan bertan. 

Irakurri kronika, osorik, datorren asteko zenbakian

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!