Areagotu egingo du Urnietako Udalak igerileku-zerbitzuko langile-kopurua

Aiurri 2025ko uzt. 9a, 11:08

Urnietako Udalak zabaldutako datuen arabera, ekainaren bigarren hamabostaldian, 14.108 sarrera zenbatu ziren kiroldegian, eguneko 1.300 pertsona baino gehiagoko kopuruekin: hala, bisita horien % 80 inguru urnietarrak izan dira, % 14,4 Andoaingoak, % 4,6 Lasarte-Oriakoak eta % 0,6 Usurbilgoak. Bada, jakinarazi du langile-kopurua handituko duela, "zerbitzua ahalik eta modurik onenean eta baldintzarik egokienetan eskaintzeko". 

Era berean, gaitzespen irmoa erakutsi du Urnietako Udalak zenbait erabiltzailek erakutsitako "gizalegearen aurkako" jokabideengatik: "Aldageletan kaka egitera ere iritsi da, eta horrek erakusten du zein puntutara iritsi diren egoera horiek". Horren aurrean, instalazioak "behar bezala" erabiltzeko deia luzatu du, "gizalegez eta gainerako erabiltzaileekiko errespetuz".

 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!