Datorren astelehentik aurrera, bi astez itxita egongo da Udal Pilotalekua, bertako azpiegiturak hobetzeko egingo diren lanak direla eta: batetik, pintaketa-lanak egingo dira; eta, bestetik, herriko kanpo argiteriarekin egin bezala, LED sistemara aldatuko du Urnietako Udalak argiteria, kontsumo energetikoa murrizteko xedez.