Bigarren fasea lau zatitan banatuko dela iragarri du Urnietako Udalak, "herritarrei ahalik eta eragozpen gutxien sortzeko". Bada, hasteko, Teresa Amuategi parkearen azpian dagoen gunean esku hartuko da: espaloiek hiru metroko zabalera izango dute, gutxienez; oinezkoei lehentasuna emango zaie, baina, aldi berean, ibilgailuen erabilera egokia bermatuko da; bestalde, ibilgailuak linean aparkatu ahal izateko hainbat espazio ahalbidetuko dira.