Kategoria horretan lehiatzen diren kideek muskulatura ikusgarria, definitua eta simetrikoa erakutsi behar dute, beheko zein goiko gorputz-adarrak modu orekatuan landuta. Hori horrela simetria, oreka muskularra, tonua, proportzioa baloratzen dira, besteak beste, baita oholtza gaineko mugimenduen dotorezia zein jarrera ere.
Bikini edo Fitness bezalako kategoriekin alderatuta, Figure kategoriak muskulatura garatuagoa eta definituagoa eskatzen du, baina Bodybuilding mailara iritsi gabe.