Manttale elkartearen irteera eta, ondoren, kantujira saioa

Aiurri 2025ko uzt. 18a, 07:00

Oporraldiaren aurreko azken kantu saioari ekin aurretik, mendi irteera egin zuten.

Besabitik Adarrara bidean dagoen bordari zor dio izena Manttale elkarteak. Aspaldiko asmoa bete zuten joan den ekainaren 27an. Irteera antolatu zuten eta bertako aterpean hamaiketakoa egin zuten. Hara iristerako, gainera, inguru guztia garbi eta txukun topatu zuten, Manuel Maioz taldekideak aurreko egunetan egindako lanari esker.

Behin txangoa bukatuta, Eteneta elkartean egin zuten hitzordua bazkari batekin egunari jarraipena emateko asmoz. Mahaiaren bueltako saioarekin eztarriak berotuta, kalera atera ziren, ohiturak agindu bezala, hilabeteko azken ostiraleko Kantujirari ekiteko.

Modu horretan eman zioten itxiera ikasturteari. Oporraldiaren ostean, atseden hartuta,  jaietako hitzordua antolatzea dute jomuga.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!