Argitaratu ditu, jada, Urnietako Udalak 2025-2026 ikasturtean, kirol- eta osasun-ikastaroetan izena eman duten pertsonen behin-behineko zerrenda. Hala, erabiltzaileren batek izena emandako ikastaroetan ez parte hartzea erabakitzen badu, desapuntatzeko edo aldaketak egiteko aukera izango du uztailaren 31ra arte. Horretarako, kiroldegiko harrerara joan beharko da.