Babilonian etxebizitzak eraikitzeko urrats berria eman du Udalak

Aiurri 2025ko abu. 1a, 07:00

Artxiboko irudia.

Uztaileko plenoan, aho batez, 340 etxebizitza eraikitzeko prozesuan urrats berria eman zen. Plenoan kontzertazio junta eratzeko urratsa eman zen, eta hurrengo pausuak Birpartzelazio Proiektua eta Urbanizazio Proiektua onartzea izango da.

Jorge Segurado alkateak, agintaldiaren balorazioan adierazi bezala, Babiloniako eremua “oso aurreratuta” dagoela gogora ekarri zuen. Uztailean aurreratu zuenez, eremu horretan 340 etxebizitza eraikiko dira, eta horietatik % 75 babes ofizialekoak eta tasatuak izango dira.

Aztergaia

Urnietako Udalaren youtube kanalean jasota dago aztergai hori.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!