Guztira bost jardunaldi izango ditu erremonteko buruz burukoak, hurrenez hurren, abuztuaren 16an, 23an, 30ean, irailaren 6an eta 13an. Finala irailaren 27an jokatuko da.
Txapela eskuratzeko hautagaiak dira Ansa II, Barrenetxea IV, Juanenea eta Azpiroz.
Ligaxka irabazten duena finalera zuzenean sailkatuko da. Ligaxkan bigarren eta hirugarren postuan sailkatzen diren bi erremontarien artean finalaurreko partida jokatuko da irailaren 20an. Azkenik, irailaren 27an jokatuko dute final handia. Oriamenditik adierazi dutenez, “aurtengo txapelketan garaikurra mantentzen saiatuko da Ansa II. Hala ere, ez du lan erraza izango aurrelari urnietarrak, Juanenearen, Barrenetxea IV.aren eta Ezkurraren edo Azpirozen konpetentziarekin”.