Berrikuntzez beterik dator ikasturte honetako ikastaroen eskaintza

Aiurri 2025eko irailaren 2a

Udako oporraldia amaitu berritan, ikasturte berriari begira, eskaintza zabala ipini du Urnietako Udalak urnietarren eskura, herriko gizarte, kultura, kirol eta osasun arloko ikastaroetan: sukaldaritza, Hip-Hop eta Jazz Dance ikastaroak daude, besteak beste, berrikuntzen artean. Irailaren 4tik 15era egongo da aukera izena emateko, Saroben, Lekaion edo Bertan herritarren arreta-bulegoan.

LEKAIO  KULTUR ETXEA

  • Joskintza (heldu eta gazteak): Josteko makina erabiltzen ikasi eta zure arropak egin, kustomizatu eta konpondu.
  • Marrazketa eta Pintura (heldu, gazte eta haurrak): ikasi marrazten eta teknika desberdinak erabiliz margotzen zure sormena hobeto adierazteko. Haurren kasuan berriz, sormena landuko da kolorea, forma eta beste elementu artistikoen bitartez.
  • Zur taila (heldu eta gazteak): egurra lantzen ikasi eta nahi dituzun piezak egin.
  • Bakarrik sukaldean (heldu eta gazteak): pertsona bakarrarentzat kozinatzea erraza, aberatsa eta motibagarria izan daiteke. Bertan, legamiak, arrainak, haragiak eta pasta platerak nola prestatzen diren ikasteko aukera egongo da.

SAROBE ARTE ESZENIKOEN GUNEA

  • Funky (haurrak eta helduak)
  • Yoga (heldu eta gazteak)
  • Hip-Hop (heldu eta gazteak)
  • Jazz Dance (heldu eta gazteak)
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!